XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gizon horiek ireki bideetatik etorri zenaren nortasuna zerbaitetan badatza, proposamen eta kontraproposamen ezberdinen alde edo aurkako idazki ugarietan datza, hain zuzen: ordutik aurrera tradiziozko usadioak
Halere, badagoke hain argi diruditen zatiketa hauen arteko etena ilunagotzeko xehetasunen bat edo beste: hala erakusten digute behintzat arestian egin azterketek, XIX. mendearen inguruan murgiltzen zen euskal giroaren kontu osoa emateko oraindik urriak badira ere.
Laka 1986an, esaterako, Astarloaren eredentziaz mintzatuz, Azkue gaztearen ideia anitzek gramatikalari (barka, apologista) horrengan dutela oinarri frogatzen zaigu eta, halaber, Azkue ez horren gaztearen
Azkuek eta gainerakoek zaharkiturik ikusten zuten aurreragoko jarreratik aldentzeko eta bereizteko gogo bizia zeukatela begibistan dago, idazle eta idazlan zaharrei izan ziezaieketen begirunea gora behera; honek ez du azaltzen, ostera, zer dela eta erabili behar den, haiengan bete betean sinistuz, bereizi-nahi hura aurreritzi gisa heurak definitzerakoan.
Horregatik, XIXaren hasieratik bukaerara jauzia egon zela egia bada ere (eta uste horretan sendotzen gaitu Sarasolak (1976) erakutsi kopuruetatik atera daitekeen ondorioak), bakoitza bere lekuan jartzeko urruntasun nahikoa lor dezakegu jada
Hitzon asmoa ez da XIX. mende bukaerako euskalarien orijinaltasuna zalantzan jartzea; aitzitik, erkaketaren bidez aurreragokoak dautzan gutxiestetik atera nahiko genituzke: haien idatzietan ondokoek zer hartu topatu zutenez gero, zer esan bazeukatela
1) Has gaitezen xeheenetik.
Mitxelenak (1978) azaldu bezala, erdal grafia egokitzeak berak arazo praktiko asko ekarri zituen euskal literaturaren lehendabiziko garaietarik: ez teoriarik egin baina idaztera zihoanez gero, idazlerik axolakabeenak ere aukera batzu egin behar izan zituen; gazteleraren grafia aski ñabarra izanik ere (orduan orain baino ñabarrago) ez da beti lortu